XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) poliketo zulatzaile batek duen burua eta narraztari batena ez dira batere berdinak; halaber, poliketo harrapatzaileek behar duten zerebroak eta iragazleenak, guztiz desberdin izan behar dute.

Zefalizazio hau igartzeko, buruko egiturak ikustea izango litzateke nahiko, baina honetaz geroago arituko gara.

Barne-egitura aztertzerakoan (ikus. 1. irudia), zeloma agertzen da lehenbizi.

Berau, mesodermoaren bi gune osotuz eratzen da lakain bakoitzean, peritoneoz estalirik.

Peritoneo parietalak gorputz pareta estaltzen du, eta peritoneo biszeralak gauza bera egiten du liseri-aparatu eta barneko beste organoekin.

Lakain batetako zelomaren ezker eta eskuineko guneak bi mesenteriok (dortsala eta bentrala) banatzen dituzte.

Mesenterio hauk peritoneozko bi azalek osotzen dituzte.

Halaber, lakain baten peritoneoa eta hurrengoarena batzen dira, lakain arteko trenkada osotuz.

Bestalde, metameriak, organo guztiak hartzen ditu, liseri-aparatua izan ezik.

Berau zuzena da eta erdian dago kokatuta gorputzean zehar.

Liseri-aparatuaren goi eta azpitik doazelarik, bi konduktu zirkulatorio nagusi daude, dortsala eta bentrala, sistema hertsi bat osotuz.

Exkreziorako, bi nefridio (metanefridio gehienetan) daude lakain bakoitzean, zenbait salbuespenetan izan ezik.

Halaber, nerbio-sistema konplexua izaten da: kordoi bentrala, zerebroa eta eraztun periesofagikoa.

Gorputz paretak ondoko geruzak azaltzen ditu.